XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bigarren sorta:

Furgoneta misto moldagarria, SEAT markakoa Terra modelokoa, 1.260 kg-ko BGP (Baimendutako Gehieneko Pisua) duena eta bastidorearen zenbakia: VSS024AZOO91 18117 Matrikula: SS-6250-AD.

Lehen lizitazioko enkante oinarria: 480.000 pta.

- Hirugarren sorta:

Furgoneta mistoa, Land-Rover markakoa, 109 Diesel modelokoa, 2.760 kg-ko BGP (Baimendutako Gehieneko Pisua) duena eta bastidorearen zenbakia: VSELBCAGZAZ. Matrikula: M-6493-FB.

Lehen lizitazioko enkante oinarria: 400.000 pta.

Aipatu Zergabilketari buruzko Erregelamenduak 137.5 artikuluan xedatutakoa betez, iragarki hau argitara eman da eta ondoko hau jakinarazten zaie enkante honetan lizitatu nahi duten pertsonei:

1. Lizitatzaileak:

Zuzenbidearen arabera iharduteko ahalmena duten pertsona fisiko zein juridiko guztiek hartu ahal izango dute parte enkantean, beren eskaintzarekin konpromisua hartzeko inolako legezko eragozpenik izan gabe.

Gipuzkoako Foru Diputazioak inolako gordailu edo fidantzarik jarri gabe parte hartu ahal izango du, eta edozein lizitatzaileren baldintza beretan.

Errematatzailea behartuta dago esleipenaren ekitaldian edo hurrengo 5 egunen barruan, eratutako gordailua eta esleipenaren arteko salneurriaren arteko aldea ordaintzera.

Ondasunak esleitu baino lehenagoko edozein momentutan enkantea deuseztatu ahal izango da, zorra, interesak, hala dagokienean, eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Behin enkantea bukatuta, Mahaiko lehendakariak fidantzak itzuliko dizkie esleipen hartzaile izan ez diren lizitatzaileei, gordailua egin zen kontuaren kontra eta ordainagiriaren kontra bankuko izendun txekea libratuz.

Esleipen hartzaileen gordailuak atxekituko dira salmenta prezioaren kontura, ohartarazirik ordainketa osatzeko duten epean berori egiten ez bada, fidantzaren zenbatekoa galduko dutela, eta gainera esleipena eraginik gabe uzteak sortzen dituen kalte guztiak Administrazioari ordaindu behar dizkio.

Lizitariek espedientean agertzen diren jabetza tituluekin konformatu beharko dute, bestelakorik exigitzeko eskubiderik ez dutelarik .

Esleipen eskritura Hipotekari buruzko Legeak 199.b artikuluan aurrikusitako moduan inmatrikulazioa egiteko titulu nahikoa dela.

2.1. lizitazioko enkanterako eskaintzak, itxitako gutunazalean:

Proposamenak soilik itxitako gutunazalean aurkeztu ahal izango dira eta adierazitako enkante tasaren % 80 gutxienez bete beharko dute onargarriak izatearren.

Itxitako gutunazaleko proposamen hauek enkantea egiteko adierazi den eguna baino lehenagoko edozein egunetan zuzendu eta entregatuko zaizkio, bulego orduetan, Arragueta kalea, 2an dagoen Eibarko Zerga Bulegoko buruari, eta proposamenak bere zaintzapean eta erantzukizunpean geldituko dira.

Itxitako gutunazalaren kanpoaldean proposamenak aipatzen duen sorta modu nahikoan identifikatu beharko da, eta gainera ondoko agiriak izan beharko ditu barruan, enkante Mahaiak onartu ahal izateko:

a) Lizitaztailearen NA eta, hala dagokionean, berak duen ordezkaritza frogatzen duen eskritura publikoa edo agiria.